Ernio mendia.:: Mendiriz Mendi
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
mendirizmendi.com | 2022-09-05
Urtero egiten ohi dugun bezala aurten ere Euskal Herriko tradizio zaharrei eutsiko diegu eta Ernioko erromerira irteera antolatu dugu gaztetxoentzat. Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko soroetara jaitsi eta bertako giro apartaz gozatzeko aukera izango da.
Hernanitik irten eta Bidaniako mendatera hurbilduko gara. Autobusak uzten gaituen lekutik mantxo-mantxo gora egingo da. Igoera lasai hartuz, Ernioaren atzeko aldetik, gailurrera igoko gara. Urtero bezala, nahi duenak, gailurrera iritsi baino lehenago aukera izango du burdinezko eraztunak gorputzetik pasa arazteko. Usadioak dioenez ona omen da artritis eta hezurretako. Ez da gure gaztetxoen kasua, baina esan ohi denez, badaezpada.
Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko txaboletara jaitsiko gara eta tarte luze batez inguruan sortzen den giro apartaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren autobusera jaitsi eta herrira bueltatuko gara eguerdi ingurura (irteera egun erdikoa da).
Izena emateko
Irteera irailak 18ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 16an amaituko da.
2023-01-29
Hurrengo irteera
Aurizberritik Orreagara
2023-01-20
Iraupen eskia,
eski alpinoa eta erraketak Candanchun
2023-01-14
2023-01-04
Hernani ezagutuz: Oberango pagadira joango gara hurrengo irteeran
2022-12-03
1.000 eskailera-mailak
igoko ditugu
irteera honetan
2022-12-03
Ausa Gaztelu (904 m) Larraitzetik
2022-11-02
Info Meteo