
Muniskue.:: Munibe
Hernani ezagutuz: Oindiri bira urtea hasteko
mendirizmendi.com | 2024-12-29
"Hernani ezagutuz" egitasmoaren barruan, aurreko urte batzuetan egin dugun modura, Hernaniko paraje ederrenak ezagutzeko aukera izango dugu. Kasu honetan Oindi inguruak.
Ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera emango digu. Bestalde, bertan aurkitzen diren egitura megalitikoak ere ezagutzeko parada izango da. Eremu zoragarri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez!
Ibilbidearen deskribapena
Atsegindegitik irten eta oinez, Loidi auzotik pasatuz, Pardiola baserrira hurbilduko gara. Baserriaren eskuinean jaiotzen den pista, aldaparik ez dunena, hartu eta bertatik 100 m egin ondoren ezkerretara jaiotzen den bidea hartu behar da. Bide horri jarraituz Pozontarriko lepora igoko gara.
Zertxobait jaitsi eta ezkerreko pista hartu behar da. Pista honek Muniskora eramango gaitu.
Muniskotik behera egin eta pista batekin egingo dugu topo. Pista horri jarraituz Pardiolara itzuliko gara. Ibilbidea amaitzeko, etorri garen bidetik Hernaniko kaxkora itzultiko gara.
Datu interesgarriak
Irteera eguna: urtarrilak 12
Irteera ordua: goizeko 8:00tan
Luzera: 16 km
Denbora: 5 ordu inguru
Desnibela: 350 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2026-04-06
Ipuliño (925 m): Leitzaran haran gaineko mendia
2026-02-23
Gesalibarretik
Leintz-Gatzagara
GR-121 ibilbidetik
2026-02-20
Iritsi da urteroko
hitzordua: Zuhaitz Eguna
Saratsainen
2026-02-05
Mendiko eskia
eta elur-erraketak
Portaleten
0000-00-00
2026-01-05
“Hernani
ezagutuz”:
Usokori bira
2025-12-12
Info Meteo