Robiñera eta La Munia Barrosa zirkuan.:: mendirizmendi.com
Santioko asteburu luzea Piriniotan, Pineta ingurutan
mendirizmendi.com | 2024-07-03
Lau eguneko irtenaldi zoragarria. Ordesako Parke Naturalean dagoen Pineta bailara izango da gure abiapuntua. Joateko eta etortzeko bidai-egunetan irteera eroso eta politak ere antolatu dira. Anima zaitez!
Ia urtero egiten dugun bezala, aurten ere Santioko asteburu luzea Piriniotara hurbiltzeko aprobetxatuko dugu. Kasu honetan Pineta bailararen inguruetan ibiliko gara. Bertako aterpea oinarri gisa erabiliz, inguruko parajeak ezagutzeko aukera izango dugu. Joateko eta etortzeko bidai-egunetan irteera erraz, baina oso politak antolatu ditugu.
Uztailak 25
Atsegindegitik irten eta eguerdian Ainsa inguruan dagoen Lo Entremon mehargunea oinez zeharkatuko dugu. Denbora badago, Samitier gazteluko aztarnak bisitatzeko aukera egongo da. Azken hori aukerazko jarduera izango da.
Mesón de Ligüerre eta Palo herria lotzen dituen A138 errepidean dagoen zubia igarota hasten da bidea, eta Medianoko urtegian amaitzen da. Oso desnibel txikia duenez, oso eroso egiten den bidea da. Ibilbidean sai arreak ikusteko aukera izango dugu.
Urtegitik Samitier gaztelura igotzeko aukera izango da, denboraz ongi bagabiltza. Jarduera hori, nahi duenarentzat izango da. Gaztelura igotzeak 300 m-ko desnibela suposatzen du eta ibilbidea beste ordu eta erdi luzatzen du.
Uztailak 26
Barrosa bailara behetik gora zeharkatuz Barrosako zirkura hurbilduko gara igoera progresibo eta erosoa eginez. Bertatik Barrosa mendatera igoko gara. Barrosa mendatera igotzeak 800 metroko desnibela igotzea suposatzen du. Bertatik, 150 metro inguruko desnibela jaitsiz, Lacs de Barroude lakuetara jaitsi behar da eta hortik, ezkerrera, eginez Hourquette de Chermentas lepora igo (100 metroko desnibel duen igoera laburra). Bertatik Piau-Engaly eski-estaziora jaistea soilik geratuko zaigu (600 m-ko desnibela; 1 h inguruko jaitsiera).
Uztailak 27
Comodoto gailurra ez da oso gailur altua, baina bere kokapena estrategikoagatik bista ikusgarriak ditu Perdido eta La Munia aldera. Seguruenik Piriniotako begiratoki ikusgarriena da. Bista horiengatik soilik pena merezi du igotzea.
Uztailak 25
Cinca-ko ubidearen bidea egingo da. Bielsa eta Tella herriak artean dagoen ubidea da. Bide erosoa desnibel gutxikoa baita. Bidea harkaitzan irekitakoa da.Toki batzuetan nahiko airekoa da, baina, zati horietan pasabidea ziurtatzeko, paretan jarritako kableekin babestuta daude. Hala ere, erraz ibiltzeko moduko bidea da.
Izena emateko
Irteera Uztailaren 25, 26, 27 eta 28an izango da.
Irteera, ostegunean, 25ean, goizeko 8:00tan izango da, betiko lekutik, Atsegindegitik.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Izena emateko epea uztailak 8an irekiko da eta uztailak 22an itxiko da. Izena emateko garaian 100 euro aurreratu beharko dira. Plaza mugatuak (25).
Nahitaezkoa da federazio-lizentzia izatea, pirinioetako aseguruarekin.
Datu interesgarriak
Uztailak 25
Luzeera: 3 km
Denbora: 1-2 ordu.
Desnibela: 100 m inguruko desnibela gorantz.
Uztailak 26
Luzeera: 24 km
Denbora: 7-8 ordu.
Desnibela: 1200 m inguruko desnibela gorantz eta 900 m inguru beherantz.
Uztailak 27
Luzeera: 17 km
Denbora: 5-6 ordu.
Desnibela: 1100 m inguruko desnibela gorantz eta beste horrenbeste beherantz.
Uztailak 28
Luzeera: 14 km
Denbora: 4 ordu.
Desnibela: 150 m inguruko desnibela gorantz eta 300 m inguru beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez. Lo Entremon mehargunea eta Cinca-ko ubidearen bidea ez dira egokiak bertigo asko duen jendearentzat.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
OHARRA: Aterpeetarako lo-zakua edota maindirea eta toalla eraman behar dira.
2024-12-01
Urtea bukatzeko Eskas, Artikutza eta Goizueta
2024-11-22
Besabitik
Ugaldetxora Muniskuetik
barrena
2024-11-06
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
2024-11-01
Aldura 544 m
Atalaia itsaso
kantabrikora
2024-10-24
Mendizale astea azaroak
4tik 8ra bitartean
izango da
2024-10-08
Aiekoko bira, goroldio eta pagoz egindako paisaia
2024-09-20
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo