Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Helduen irteera

Arantzazu.

Arantzazu.:: Gipuzkoanatura

Leintz-Gatzagatik Arantzazura
GR-121 ibilbidetik

mendirizmendi.com  | 04-10-2026

GR-121 ibilbideari jarraituz oraingo honetan Leintz-Gatzaga eta Arantzazu artean dagoen etapa burutuko dugu. Etapa honek Aitzgorriko atarian utziko gaitu.

Ibilbidea Aizkorri-Aratz-eko Parke Naturalean kokatzen da, Araba eta Gipuzkoa artean. Parkea kareharrizko mendi malkartsuez eta pagadi ikaragarriez betetako dago, ingurune magiko bat osatzen. Gailurren artean Aitxuri dago, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko gailurrik altuena.

Aizkorriko hego isurialdean Arantzazuko Santutegia dago. Santutegia arte garaikidearen monumentu iraultzaileenetako bat da, euskal nortasun modernoaren epizentroa, abangoardia artistikoa eta euskararen kontserbazioa uztartuz. Bertan dago Arantzazuko Ama, Gipuzkoako probintziako zaindaria.

1960 hamarkadan eraiki zen Santutegiak molde guztiak hausten ditu hormigoia, harria eta espiritualtasuna inguruko mendien paisaia malkartsuarekin fusionatuz. Hiru dira bere zutabe artistikoak: Jorge Oteizaren fatxada, Eduardo Chillidaren ateak, Nestor Basterretxearen kripta eta Lucio Muñozen kripta.

Arantzazuko Santutegia ez da fedezko lekua bakarrik; euskararen biziraupen eta batasunaren funtsezko zutabea da. 1968ko urrian, Euskaltzaindiak kongresu historikoa egin zuen bertan. Koldo Mitxelena bezalako figuren bultzadaz eta Luis Villasante frantziskotarraren laguntzaz, Euskara Batuaren oinarriak ezarri ziren bertan.


Ibilbidearen deskribapena
Ibilbidearen hasiera ez da Leintz-Gatzaga herritik izango. Arlaban mendate aldera igoko gara autobusez eta, igoeraren zatitxo bat egin ondoren, bertatik irtengo gara.

Hasieratik bideak gora egiten du. Lehenengo hiru kilometroek gora egiten dute Makatzagain lepora iritsi arte. Hortik, ia altuera galdu edo irabazi gabe Leizargarateko lepora hurbildu behar da. Bertatik igotzen jarraitu behar da, baina oraingoan malda apalagotik, Deguriako tumulua dagoen leporaino iritsi arte.

Bertatik Degurixara jaitsi behar da. Degurixa haran berezi bat bat da, "polje" bat. Harana zeharkatu, Ezateko lepora igo eta Araotz aldera jaisten hasi behar da, baina berehala eskuinera biratu eta Zamalbide gailurraren albotik pasa ondoren Elgea Mendizerraren ipar aldeko magal guztiak zeharkatu behar dira. Tarte honetan ia ez dago desnibelik bidea kanal zahar baten gainetik doalako, baina magalak errekez josiak daudenez bideak sartu eta atera ugariak egiten ditu. Zati honetan baso eder bat zeharkatzen da. Zertxobait aurrerago Artiako San Juan baseliza eta ostatu bat zeuden tokitik pasatuko gara; oraindik eraikin haien aztarnak ikusgai daude.

Artiako San Juan atzean utzita bideak berriro emeki gora egiten du. Kilometro t’erdi gora egin ondoren, Artasoko dolmena pasa ondoren, bideak behera egiten du. Begiolatza errekak sortzen duen bailarara jaitsi eta pista bati jarraituz berehala gara Arantzazun.


Datu interesgarriak
Eguna: Urriak 18
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 26 km
Denbora: 8-9 ordu inguru.
Desnibela: 1.400 m gorantz eta 1.100 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea. Egoera fisiko onean egon behar da.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Bazkaria motxilan eraman behar da, ibilbidean bazkalduko baita.
Oharra: Motxilan ura eraman behar da, ibilbide osoan ez baita iturririk.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 640 535 975

info@mendirizmendi.com

Info Montaña