Ehujarre arroila:: www.lesbascos.fr
Belagua
Santa Engrazi
Belagua
mendirizmendi.com | 04-07-2020
Azken bi mendeetan, premiak bultzatuta, inguru hauetako biztanleak bizitza-baldintza egokiagoak lortzeko irtenbideak bilatzera bultzatuak izan dira. Irtenbide horietako bat kontrabandoa zen. Gu bide horietatik ibiliko gara.
Azken 200 urte hauetan, premiak bultzatuta, inguru hauetako biztanleak bizitza-baldintza egokiagoak lortzeko irtenbideak bilatzera bultzatuak izan dira.
Irtenbide horietako bat kontrabandoa zen. Eguraldi baldintzak gogorrak zirenean (gaua, lainoa, ekaitza), bidezidor ezkutuenak erabiliz, mugen arteko merkantzia-trukeak egiten zituzten. Hori soilik ez, gerratik ihes zebiltzanak eta makiak pertsona anonimo horien laguntza ere jaso zuten muga zeharkatzeko.
Igaroko ditugun zoko guztiek istorio hori gogorarazi behar digute. Historia ezkutua eta klandestinoa da, liburu ofizialetan agertzen ez den historia.
IBILBIDEEN DESKRIBAPENAK
LEHENENGO EGUNA
Aterpera hurbiltzeko “Kontrabandisten bidea” izeneko ibilbidearen zati bat egingo dugu.
Uztarritzeko errepidean dagoen Izabako zerrategiaren albotik abiatuko gara. Ordu erdi inguru aldapa gogorrean gora egin, eta ezkerretik, Ardibidegaina gailurra (1.303 m) inguratuko dugu. Nahi duenak aukera izango du gailurrera igotzeko.
Behin gailurra inguratu ondoren, bideak behera egiten du eta berehala gaude Matiaberroako lepoan (1.120 m). Hemen kontrabandisten bidea utzi eta eskuinera eginez Asolaze kanpin aldera jaitsi behar da. Ordu erdi eskas beharko dugu kanpinera iristeko.
BIGARREN EGUNA
Belaguako begiratokitik hasiko gara (1.370 m). Begiratoki hori lehen militarren kuartela zenaren aurrean dago. Bertatik Belagua bailarara dauden bistan zoragarriak dira.
Ezker aldera eginez, ipar-mendebaldera, soroetatik emeki igota Urdaiteko lepora igo behar da (1.416m). Lepo horretan Nafarroa eta Zuberoaren arteko muga dago. Zuberoara pasa eta ipar-eki aldera eginez, emeki igotzen jarraituz, Ihizkunditzeko lepora hurbilduko gara. Ondoren, behera eginez, Ehujarre arroilaren iturburura iritsiko gara eta hortik Santa Engrazira. Jaitsiera arroilaren goiko aldetik egingo da, baina itzulia barrutik. Ibilbideko zati honetan Ehujarreko begiratokitik pasatuko gara. Bertatik dauden bistak zoragarriak dira.
Keleta, Kartxela eta Binbaleta.:: Txe Zuza ::
28-11-2020
Mendiko arropa salgai,
klubaren 75. urteurrenaren oroigarri
25-10-2020
Mendizale Astea
2020 eta XLI.
Argazki Lehiaketa
04-09-2020
Irteeretan eta
bulegoaren ordutegian
aldaketak
27-05-2020
Ekainaren 1etik aurrera elkarteko
bulegoa irekita egongo da
16-03-2020
Alerta egoera dela-eta bulegoa itxita
04-03-2020
Pagoeta (678 m): Itsasoaren usaina
01-02-2020
Info Meteo
Info Links