Ibañetako mendateko monolitoa.:: mendirizmendi.com
Hurrengo irteera
Aurizberritik
Orreagara
mendirizmendi.com | 29-01-2023
Irteera honetan Orreagako guduan parte hartu zuten gure arbasoek erabili zituzten bideetatik ibiliko gara. Seguru gaude guk zapaldutako ditugun bideak eta zeharkatuko ditugun basoak beraiek ere erabili zituztela.
778ko abuztuaren 15ean, Karlomagnok Pirinioak zeharkatzen ditu Orreagatik. Atzeguardia menditar baskoiek erasotzen dute, zeinek, harriduraz, posizio estrategikoz eta indarren arintasunez baliatuz, atzeguardia osoa suntsitzen dute. Erasotzaileek ahal duten guztia arpilatu eta azkar sakabanatzen dira mendikateko baso itxietan zehar. Porrota erabatekoa da. Aurretik doan armada atzeguardiari laguntzera itzultzen denean hilotzak besterik ez ditu aurkitzen, eta mendekua hartzeko etsaiaren arrastorik ez dago.
Gertaera historiko horretan oinarrituta Roldanen abestia idazten da. Orreagan gertatutakoa kontatzen du edertasun literario handiarekin, baina zorroztasun historikorik gabe. Baskoien aurkako porrota izan zena, Roldan sarrazeno multzo baten aurrean adorez erortzen den Erdi Aroko heroi modura agertzen du. Orreagako bataila bertso bihurtua, ahozko tradizioaren bidez transmititzen da juglareen bidez, plazetan, ebakiduretan eta merkatuetan abestua.
Ibilbidearen deskribapena
Aurizberri herriko sarreran Sorogain aldera doan pista hartu behar da. Bideak, erreka ezkerrean dugula, mendiari buelta handi bat ematen dio eta Sorogain izeneko eremura eramaten gaitu. Bertatik Txasperro (1.175 m) gailurreraino igo behar da eta hortik, lepo batera jaitsi ondoren, Mendiaundira.
Ipar aldera eginez Aldaparriko lepora jaitsi behar da eta hortik, ipar-eki aldera eginez, mendi gandorra jarraituz Lindus gailur aldera egin behar da. Bertatik errepide bati jarraituz Ibañetako mendatera jaitsi behar da. Santiagoko bideari jarraituz, marka horiek adierazten dutena, ibilbidearen amaiera denaraino, Orreagaraino, jaitsiko gara.
Izena emateko
Irteera Otsailaren 12an izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 7:30tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Datu interesgarriak
Denbora: 6 ordu
Distantzia: 21 km
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
22-03-2023
Onddolar 435 m:
Leizaran gaineko ibilaldia
28-02-2023
Fagus Alkiza
Interpretazio Zentroa
bisitatuko dugu
15-02-2023
Aste buruko
irteera mendi-eskia
Panticosan
20-01-2023
Iraupen eskia,
eski alpinoa eta erraketak Candanchun
14-01-2023
04-01-2023
Hernani ezagutuz: Oberango pagadira joango gara hurrengo irteeran
03-12-2022
Info Meteo
Info Links