Goi soroetako zaldiak.:: Mendiriz Mendi
Beruetetik Labaienera joango gara hurrengo irteeran
mendirizmendi.com | 10-06-2024
Irteera Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak erdibitzen dituzten mendietan kokatzen da. Ibilbidearen zati gehiena baso barrutik egiten da. Beheko aldean basoa da nagusi eta goiko aldean soroak.
Ibilbideko basoek toki aproposa egiten dute naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko. Erabiliko ditugun bideak, lehen, ohiko komunikabide ziren bertako biztanleentzat. Gaur ez dira horretarako erabiltzen, baina naturaz gozatzeko bide apropos modura geratu dira.
Ibilbidearen deskribapena
Ipar-eki aldera eginez Beruetetik irten eta Arrarats herri aldera egingo dugu. Lepo batera iristean, Arratsera jaisten hasi baino lehen, ezkerrera egin eta basoan sartuko gara. Altuera galdu gabe, eta beti basoaren gerizpean Otaolako sorora hurbilduko gara. Bertatik Bordaburu eta BegaƱa gailurren artean dagoen Abarketako lepora igoko gara eta bertatik Irumugarrieta gailurrera.
Ipar mendebaldera eginez, gandorrari garraituz, Orobikolarrera jaitsiko gara eta hortik , ipar aldera eginez, Azkonzuluetako lepora. Bertan, hego aldera eginez hasieran eta gero eki aldera, Goiko Gaina eta Tantadi artean dagoen lepora joango gara. Tarte hori desnibel txikikoa da ia ez baita metrorik igo edo jaisten, baina lepora iristeko azken metroak aldapa gora dira.
Pista bati jarraituz, altuera galdu gabe, distantzia gutxira dagoen Isasti lepora hurbilduko gara. Bertan eki aldera egin eta baso barrutik Gorostieta mendatera hurbilduko gara. NA-4114 errepidea gurutzatu eta beste aldetik jarraitu eta Otedegi gailurrera igoko gaituen bideari ekin behar zaio. Aldapa motza, baina tentea. Gailurretik Urradi lepora jaitsiko behar da eta, Erroare gailurra bere hego magaletik inguratuz, Elloko lepora. Bertatik Labaien herrira jaistea soilik garatzen zaigu. Jaitsiera polita, baina luzea da ia 500 metroko desnibela jaisten baita.
Datu interesgarriak
Eguna: Ekainak 30
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan
Luzera: 18 km
Denbora: 5-6 ordu inguru.
Desnibela: 900 m gorantz eta 1200 m beherantz.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Bazkaria ibilbide amaieran egingo da.
06-11-2024
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
01-11-2024
Aldura 544 m
Atalaia itsaso
kantabrikora
24-10-2024
Mendizale astea azaroak
4tik 8ra bitartean
izango da
08-10-2024
Aiekoko bira,
goroldio eta pagoz egindako paisaia
20-09-2024
Santikurutze Kanpezu -
Leon Dormido (1244 m) - Meano
10-09-2024
Sierra de la Demanda: Pico Mencilla eta San Millan
28-08-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links