Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Hernani.

Hernani.:: mendirizmendi.com

Hernanitik Hernanira: urteko azken irteera

mendirizmendi.com  | 01-12-2023

Urteko azken irteera herri inguran egingo dugu. Sarritan kanpora joaten gara, baina hemen, herri inguran, ere baditugu paraje politak eta horiekin gozatzeko aukera.

Herritik abiatu eta Zikuñaga auzora hurbilduko gara. Bertatik Zikuñagako ermita berrira igoko gara eta handik, Aristegi baserri albotik pasa ondoren, Martindegitik igotzen den asfaltatutako pistara hurbilduko gara. Asfaltatutako bideei jarraituz Añua baserrira hurbilduko gara. Bertatik, hormigoizko pista batetik, Epele errekara jaitsiko gara. Arruondo bolborategitik pasa eta, baso barrutik, Larregain sagardotegira igoko gara. Bertatik, asfaltatutako bidetik, Ereñozu auzora jaitsiko gara. Bertan ibaiaren beste aldera pasa, eta bertan dagoen bideari jarraituz Fagollagara hurbiluko gara. Lastaola aldera metro batzuk egin ondoren, asfaltatutako pista utzi eta ezkerrera eginez, bide batetik, Usategieta baserri inguruetara igoko gara. Bertan, zertxobait aurrerago, ezkerrera egiten duen pista hartuko dugu eta, Elizalde baserriaren albotik igaro ondoren, Loidiko bidegurutzera jaitsiko gara. Bertatik Portu auzora eta hortik ibilbidearen amaiera izango den herriko plazara igoko gara.

Bide gehiena asfaltatutako eta hormigoizko pistetatik egiten da, baina bidezidor tarteak era badaudenez, aurreko egunetan euria egin badu, komeni da oinetako egokiak eramatea.

Izena emateko
Irteera Abenduaren 17an izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Luzeera: 16 km
Denbora: 4-5 ordu.
Desnibela: 400m inguru beherantz eta gorantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña