Ernio 2023.:: mendirizmendi.com
Oporrak pasata, Ernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
mendirizmendi.com | 28-08-2024
Urtero egiten ohi dugun bezala aurten ere Euskal Herriko tradizio zaharrei eutsiko diegu eta Ernioko erromerira irteera antolatu dugu gaztetxoentzat. Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko soroetara jaitsi eta bertako giro apartaz gozatzeko aukera izango da.
Hernanitik irten eta Bidaniako mendatera hurbilduko gara. Autobusak uzten gaituen lekutik mantxo-mantxo gora egingo da. Igoera lasai hartuz, Ernioaren atzeko aldetik, gailurrera igoko gara. Urtero bezala, nahi duenak, gailurrera iritsi baino lehenago aukera izango du burdinezko eraztunak gorputzetik pasa arazteko. Usadioak dioenez ona omen da artritis eta hezurretako. Ez da gure gaztetxoen kasua, baina esan ohi denez, badaezpada.
Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko txaboletara jaitsiko gara eta tarte luze batez inguruan sortzen den giro apartaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren autobusera jaitsi eta herrira bueltatuko gara eguerdi ingurura (irteera egun erdikoa da).
Izena emateko
Irteera irailak 15ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 13an amaituko da.
01-12-2024
Urtea bukatzeko Eskas, Artikutza eta Goizueta
22-11-2024
Besabitik
Ugaldetxora Muniskuetik
barrena
06-11-2024
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
01-11-2024
Aldura 544 m
Atalaia itsaso
kantabrikora
24-10-2024
Mendizale astea azaroak
4tik 8ra bitartean
izango da
08-10-2024
Aiekoko bira, goroldio eta pagoz egindako paisaia
20-09-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links