Leon Dormido.:: Pedro Benito
Santikurutze Kanpezu - Leon Dormido (1244 m) - Meano
mendirizmendi.com | 20-09-2024
Leon Dormido mendia, bere profil berezia dela eta, oso nabaria eta erraz identifikatzen den mendia da. Urrutitik etzanda dagoen lehoi baten itxura du. Kantabria Mendizerran dago kokatuta, Nafarroako eta Arabako mugen artean.
Ibilbidea erraza eta zailtasunik gabekoa da, baina ikusgarria gailurretik ikuspegia bikaina baita. Ibilbidean, eragin mediterraneoko hegoaldeko isurialdearen eta eragin atlantikoko iparraldearen arteko kontrastea ikusiko dugu.
Ibilbidearen deskribapena
Satikurutze Kanpezu herritik irtengo gara eta GR1 ibilbideari jarraituz Genevilla herrira eta ondoren Cabredo herrira hurbilduko gara. Lehen 10 kilometro horiek bide zabaletik egiten dira eta nahiko laua denez erraz egiten dira. Bidearen zati bat baso barrutik egiten da, baina gehiena gari-soroak dira.
Cabredo herritik irtetean Marañon mendatera igotzen hasiko gara. Hiru kilometro inguru egin ondoren, gehiena baso barrutik, mendatera iritsiko gara. Zertxobait igotzen jarraitu ondoren, jaitsiera txiki batekin, mendia inguratu eta bere ipar aldera pasatuko gara.
Mendiaren oinarria jarraituko dugu gailurraren parean jarri arte. Hortik gora, dena zuzen. Tarte labur batean 200 metroko desnibela igotzen da. Gailurretik Errioxako lautadara dauden bistak zoragarriak dira. Egun argi batekin pena merezi du.
Gailurretik Lapoblación aldera jaitsiko gara. Bideak ez du zailtasun berezirik, baina malkartsua da. Bastoiak eramatea aholkatzen da. Lapoblación herrira iristerakoan errepidetik beste 700 m egin beharko dira ibilbidearen amaiera izango den Meano herrira hurbiltzeko.
Datu interesgarriak
Eguna: Urriak 6
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 18 km
Denbora: 5-6 ordu inguru.
Desnibela: 700 m gorantz eta 300 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Jaitsierarako bastoiak eramatea gomendatzen da.
21-04-2025
02-04-2025
Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua
25-03-2025
09-03-2025
Mutrikutik
Eibarrera
GR-121 ibilbidetik
04-03-2025
Aresotik
Gorritira
basoan zehar
06-02-2025
Hernani ezagutuz:
Oriamendi eta
bere historia
20-01-2025
Info Meteo
Info Links