Picon Mencilla Pineda de la Sierratik.:: Turismo Burgos
Sierra de la Demanda: Pico Mencilla eta San Millan
mendirizmendi.com | 10-09-2024
Oraingo honetan Burgos probintziako mendietan ibiliko gara, zehazki Sierra de la Demandan. Elkarteak ez du inguru horietara irteerak antolatzeko ohitura handia. Beraz, inguru horiek ezagutu nahi baldin badituzu, animatu!
La Sierra de la Demanda Iberiar Mendikatean kokatutako natur gune babestua da, Burgos, Errioxa eta Soria probintzien mugetan. Artea eta natura ezagutzeko tokia da. Historiaz betetako eskualdea da eta habitat natural ugari ditu, kontserbazio-egoera bikainean daudenak.
Pineda de la Sierra Demanda mendilerroan dago, Burgosko probintziako bi mendi garaienen artean: San MIllan (2131 m) eta Mencilla (1932 m) gailurrak. Herria itsas mailatik 1205 metrora dago, eta mendiko klima du.
Elkarteak irailak 21 eta 22an egingo du irtenaldi hau.
IBILBIDEEN DESKRIBAPEN LABURRA
Irailak 21: Goizean Hernanitik irten eta bidean bazkaltzeko aukera izan ondoren Pineda de la Sierra herrira eguerdi aldera iristeko asmoa dago. Aterpera igo behar diren gauzak autobusean utzi eta motxila txikiarekin bideari ekingo zaio.
Lehen egunean Pico Mencillara igoko gara.
PICO MENCILLA – 1210 m
LUZERA: 12 km
DENBORA: 4 ordu
DESNIBELA: 850 m inguru gorantz eta 350 m inguru beherantz.
Irailak 22: Gosaldu ondoren Pineda de la Sierra herrira autobusean jaitsiko gara eguneko ibilbidea hasteko. San Millan gailurrera igoko gara, baina ez gara Pinedara itzuliko. Ibilbidea Alarcia izeneko herri txiki batean amaituko da. Herriak taberna dauka. Bazkaltzeko kontuan hartu beharreko gauza.
SAN MILLAN - 1932 m
LUZERA: 21 km
DENBORA: 6-7 ordu
DESNIBELA: 1.200 m inguru gorantz eta 900 inguru beherantz.
OHARRAK: Aterpeetarako beharrezkoa da maindirea edota lo-zakua eta toalla eramatea.
21-04-2025
02-04-2025
Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua
25-03-2025
09-03-2025
Mutrikutik
Eibarrera
GR-121 ibilbidetik
04-03-2025
Aresotik
Gorritira
basoan zehar
06-02-2025
Hernani ezagutuz:
Oriamendi eta
bere historia
20-01-2025
Info Meteo
Info Links