Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

FINALISTAREN EGUNA

Finalistaren eguna.

Finalistaren eguna.:: Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Eskolarteko XXXIII. finalistaren eguna

mendirizmendi.com  | 2021-10-17

Urriaren 24an Eskola Mendiko Finalistaren Eguna ospatuko dugu. Aurten Mendiriz Mendik antolatzen du eta urtero bezala, zuen parte hartzea espero dugu.

Horren urte t´erdi zaila jasan ondoren, eskola-mendizaletasuneko jarduerei berrekin diegu, gure ikasleak berriro ere naturan festa giroan ikusteko ilusioarekin. Gipuzkoako ikastetxeek mendi jardunaldi polit bat partekatzeko aukera paregabea.

Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskola-mendizaletasunaren jaia izaten da, eta bertan, Mendi Lehiaketako parte hartzaile sailkatuei diplomak ematen zitzaizkien. Pandemiagatik eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, aurten ez dago finalistarik. Oraingo honetan, ordea, Gipuzkoako haurrek mendiko egun eder eta osasuntsu batez goza dezaten balioko du ekitaldiak, gurasoen eta antolakuntzaren prebentzio-neurriei jaramon eginez.

Ibilbidearen track-a lotura honetan aurkituko duzue: Ibilbidea