Claire Schepens 2018an (80 urterekin). :: mendirizmendi.com
“Ahaztuta” dagoen beste emakume bikote baten adorea eta heroismoa
mendirizmendi.com | 2022-05-08
Euskal Pirinioetako Aldude herrixkan eta Baztango Elizondo artean kokatuta da oroitzapenezko istorioaren mugalarien ibilaldia hau. 1943. urtean bi emakume adoretsuek eginiko balentria gogoratu nahi dugu.
Bigarren Mundu Gerran nazietatik ihes egin nahian zebilen jende ugari zegoen. Horien artean belgiarrak. Ibilaldi honekin 1943. urteko urrian Cette Schepens andereak eta bere 5 urteko Claire alabak burutako ihesaldia gogoratu eta omendu nahi dugu. Hilabete batzuk lehenago, Cette-aren senarrak, Charles Schepens belgiarrak, Alemaniako Gestapotik ihes egitea lortu zuen atzean emaztea eta alaba utzita. Claire Schepens andereak antzeko adoreari eutsiz nazien okupazio indarretik ihes egitea lortu zuen ere eta bere senarrak eginikoa ere egin zuen. Bidai luze baten ondoren Donibane Garazira iritsi ziren eta bidaiaren azken zatia prestatzeari, arriskutsuenari, ekin zioten. Donibane Garazitik abiatu ziren bertan egiten zen azoka-egunean izaten zen jende mugimendua aprobetxatuz. Ondoren, inguruko artzain baten laguntzarekin, Aldudera iristea lortu zuten eta bertatik, muga zeharkatuz, Elizondora. Handik Donostira etorri ziren eta bertan hainbat hilabete igaro ondoren Lisboara joatea lortu zuten eta, handik Londresera. Ezin ahaztu behar den odisea luzea.
Ihesaldi hori gogoratzeko maiatzaren 22an, igandean, irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Iparraldean dagoen Aldude herrira joango gara autobusez eta bertatik, Cettek eta Clairek egin ahal izan zuten mendi ibilaldia egingo dugu Elizondoraino. Bidean mugan dagoen Bederitziko lepotik igaroko gara. Bertatik Elizondoraino bidea aldapa behera da. Ibilbide erreza da eta mendiko material arrunta nahikoa izango da.
Izena emateko
Irteera Maiatzaren 22ean izango da. Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:00ak.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Datu interesgarriak
Distantzia: 14 Km
Denbora: 4-5 ordu
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2023-05-22
Belatetik Labaienera
eta sanjoanetarako prest
2023-05-04
2023ko eskalada
ikastaroa
datorren astean
2023-05-08
GR-20 2. etapa:
Aralarko San Migel Santutegia - Iribas
2023-04-25
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
2023-03-26
Urruñatik Berara:
hurrengo
irteera
2023-03-22
Onddolar 435 m: Leizaran gaineko ibilaldia
2023-02-28
Info Meteo