Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

MENDIZALE ASTEA 2022

San Adrianeko baseliza.

San Adrianeko baseliza.:: mendirizmendi.com

Mendizale astea azaroaren 7tik 11ra bitartean izango da

mendirizmendi.com  | 2022-11-02

Urtero egiten dugun bezala, aurten, azaroak 7tik 11ra, Mendizale astea ospatuko dugu. Proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu. Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean. Gaztetxoena toki berean, baina 18:00tan.

EGITARAUA

AZAROAREN 7, astelehena (Eus)
"MUNDUA ARNASTU NAHIAN" Aitor Igiñitz
Andoaindarrak azken 16 urteetan zehar, txirrinda hartuta, egin dituen ibilbideak (bost kontinenteak pedaleatu, Munduko mendikate garrantzitsuenak (Himalaya, Karakorum, Pamir, Andeak…) Basamortu gogorrenak (Namib, Kavir, Taklamakan, Gobi…) aurkeztuko dizkigu.

AZAROAREN 8a, asteartea (Eus)
"ACONCAGUA – HARRIA EGARRI” Ander Ibarguren, Unai Segurajauregi eta Julen Agiriano
Aconcagua mendia bera Unaiek aurretik begiz jota zeukan eta hirukotea osatu genuenean bertara joatea animatu ginen. Bertan hiru mendizale elkartu ginen: Ander Ibarguren, Unai Segurajauregi (Legazpiarrak) eta Julen Agiriano (Eskoriatzarra).

AZAROAREN 9a, asteazkena (Eus)
"OPORRETAN” Xabier Albistur
Hiru modu desberdin oporrak pasatzeko.

AZAROAREN 10a, osteguna (Eus)
“75URTE75TONTOR eta GEHIAGO” Larraitz Uria eta Julen Lekuona

AZAROAREN 11a, ostirala
Gaztetxoak: A18:00etan irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta, jarraian dominak banatuko ditugu.

“XLIII. Argazki Lehiaketa” Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira.


OHARRA: proiekzio guztiak 19:30ean izango dira Biteri Kultur Etxean. Gaztetxoena toki berean, baina 18:00tan.



AZAROAREN 20a, igandea Bazkidearen eguna.
Mendi-irteera: LIZARRAGA - SAN ADRIAN


Distantzia: 9 km
Desnibela: 150 m
Denbora: 3h
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

PREZIOA: 35 euro. Bazkaria barne.