Pagadia.:: mendirizmendi.com
Hernani ezagutuz: Oberango pagadira joango gara hurrengo irteeran
mendirizmendi.com | 2023-01-04
"Hernani ezagutuz" egitasmoaren barruan, aurreko urte batzuetan egin dugun modura, Oberan pagadia bisitatuko dugu.
Hernaniko lurretan egoera onenean dagoen pagadia da Oberan. Oraindik bere egoera naturalean aurkitzen da eta bere garrantzia ekologikoa handia da.Pagadiak eremu ekologiko garrantzitsuak dira biodibertsitatearen gordailu direlako eta ingurunearen kontserbazioaren alde funtzio ugari burutzen dituztelako.
Eremu zoragarri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez!
Ibilbidearen deskribapena
Ibilbidearen deskribapen zehatza eta datu gehigarri interesgarriak gure webguneko "Hernani" ataleko "Ibilbideak" azpiatalean aurki ditzakezu.
Oharrak
Ibilbideak guztira 11 kilometro inguruko buelta osatzen du. Bertara joateko, goizeko 08:00etan abiatuko gara autobusez Atsegindegitik. Irteera doakoa da eta ez da izena eman behar; bertara azaltzea, nahiko da.
Irteera hau, Mendiriz Mendi elkartearen laguntzarekin, Hernaniko Udalak antolatutakoa da.
Datu interesgarriak
Luzera: 11 km
Denbora: 4 ordu
Desnibela: 800 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2023-01-29
Hurrengo irteera
Aurizberritik Orreagara
2023-01-20
Iraupen eskia,
eski alpinoa eta erraketak Candanchun
2023-01-14
2022-12-03
1.000 eskailera-mailak
igoko ditugu
irteera honetan
2022-12-03
Ausa Gaztelu (904 m) Larraitzetik
2022-11-02
Mendizale astea azaroaren 7tik 11ra bitartean izango da
2022-10-28
Info Meteo