Mendi-eskia.:: mendirizmendi.com
Aste buruko
irteera mendi-eskia
Panticosan
mendirizmendi.com | 2023-02-15
Mendi-eskia, fondokoa eta elur-erraketekin ibiltzeko aukera Panticosan asteburuko irteera batean. Derrigorrezkoa da federatuta egotea. Afaldu eta lo "Casa de Piedra" aterpean egingo da.
Martxoak 4-5eko asteburuan elkartean mendi-eskiko irteera bat antolatzen du. Panticosako Bainuetxe ingurutan dauden bi gailur egiteko asmoa dago.
Mendi-eski irteera da, baina fondoko eskia eta elur-erraketekin ibiltzeko aukera ere badago nahi duenarentzat. Plazak mugatuak dira eta derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Ibilbideen deskribapena
Larunbata – Bacias (2.758 m)
Gauzak prestatu ondoren Bacias aldera igoko gara. Bertan aurkituko dugun elurraren egoeraren eta elur-mailaren arabera aukeratuko da zein bidetik igo. Igoerak 6 h inguru suposatuko ditu.
Igandea – Foratulas (2.581 m)
Igoeraren lehen herena larunbatekoaren berdina da. Gero eskuinera egin behar da eta malda leunetatik gailurrera igotzen da. Jaitsiera toki beretik egin daiteke edo eskuinean geratzen den bailara batetik.
Izena emateko
Irteera Martxoaren 4-5eko asteburuan izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 6:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.Plaza mugatuak.
Datu interesgarriak
Denborak: Bacias - 6 ordu; Foratulas - 4h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Neguko materiala: kranpoiak eta pioleta, eski-marrazak. Ahal baldin bada ARVA eta bururako kaskoa. ARVA elkartean aloka daiteke.
2023-03-22
Onddolar 435 m:
Leizaran gaineko ibilaldia
2023-02-28
Fagus Alkiza
Interpretazio Zentroa
bisitatuko dugu
2023-01-29
Hurrengo irteera
Aurizberritik
Orreagara
2023-01-20
Iraupen eskia,
eski alpinoa eta erraketak Candanchun
2023-01-14
2023-01-04
Hernani ezagutuz: Oberango pagadira joango gara hurrengo irteeran
2022-12-03
Info Meteo