Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Mailloak.

Mailloak.:: sbriki mendi

GR-20 3. etapa: Iribas - Amezketa

mendirizmendi.com  | 2023-09-03

Oporrak ondoren GR-20 itzuliari berriro ekingo diogu. Kasu honetan Nafarroako lurretatik Gipuzkoako eremura pasatuko gara.

Iribas herritik mendebaldeko irteeratik behera egin behar da. Lehenengo bidegurutzean ezkerrera egin belardi artean aurrera egiteko. Baraibarretik gertu, harizti txiki bat zeharkatuko dugu eta, ondoren, zelaiaren erdiko pistatik jarraitu behar da. Baraibarren bideak errepidea gurutzatzen du eta frontoiaren kaletik aurrera jarraitzen du eta, aldaparen goiko aldera iristean Araitz harana aurkezten zaigu aurrez-aurre.amaieran.

Bideak beherantz jarraitzen du, agertzen diren desbideratzeak alboratuz. Etziarteko aska igaro ondoren pista bidegurutze batean amaitzen da. Bertan ataka bat igaro ondoren, belardi batetik jarraitu behar da Albiasu alderantz. Hemen jasotako euriak Kantauri itsasoan amaitzen dute tarre honetan isuri atlantikoan sartzen baitgara.amaieran.

Albiasun hilerriraino igo behar da eta handik herriaren mendebaldean dagoen azken etxera hurbildu. Etxe horren parean pista belartsu bat jaiotzen da. Horri jarraitu behar zaio. Alanbre-hesi bat igaro, iratze gune bat zeharkatu eta konifera-baso batera iritsiko gara. Bertan bideak eskuinera egiten du eta behera jotzen du. Bideak depositu txiki bateraino eramango gaitu, eta, aurrerago, Errazkin erreka zeharkatzeko balio duen zubi bat topatuko dugu. Aurrerago dagoen baserriaren ondoko bidegurutzean eskuineko hormigoizko pistari jarraituz errepidearen bihurguneraino joango gara. Hortik Errazkin aldera igo behar da. Bihurgune batean asfaltoa utzi eta hormigoizko pista batetik igo behar da OtsokiƱeneko bordara iritsi arte. Bidea lurrezko pista batean bihurtzen da eta Urtzaldeko amildegi aldera jaisten da.amaieran.

Amildegira iristerakoan bideak emeki gora egiten du eta belardiaren goialderaino igotzen da. Emeki beherea eginez, haritzen artetik igaroz, Lizarditxuloko zelai txikira iritsiko gara. Bideak aurrera jarraitzen du ezkerretara bide bat agertzen den arte. Bideak beherea egiten du eta landa-etxe batera eramaten gaitu. Bertan berriro pista hormigoikoa bihurtzen da. Pistari jarraituz altuera azkar galtzen da eta berehala gara Betelu herrian. ibilbidea udaletxeko plazan amaitzen da. amaieran.

Betelutik irten eta Araxes ibaia zubi batetik zeharkatu ondoren zertxobait jaitsi beha da eta Intza errekara hurbildu. Erreka zubi batetik zeharkatu ondoren bideak gora egiten du. Amute gailurrak duen lepo bateraino igo behar da. Hortik, harizti baten barrutik, Uztegira jaitsi behar da. Eliza atzean dagoen pistatik jarraitu behar da. Baserri pare baten albotik igaro ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Errekatxo bat gurutzatu eta Azkarate aldera igotzen hasi behar da. Bertatik Urdilleko lepora igo behar da. Hemen dago etapako bigarren zati honen igoera gogor eta luzeena. Bertan Urdilleko trikuharria dago. Hemendik Plazegiko soroetara hurbildu behar da. Bertan pista bidezidor bihurtzen da eta elorrien artean Larrondo baserrira eramango gaitu. Larrondo pasa ondoren, harrizko hormen artean doan bideak asfaltatutako pista batera eramango gaitu. Pistak Alzai auzora darama eta bertatik San Miguel de Tours ermitara hurbilduko gara. Oso malkartsua den aldapa batetik behera eginez, berehala gara Amezketan, ibilbidearen amaieran.

Izena emateko
Irteera Irailaren 24ean izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Luzeera: 23 km
Denbora: 7-8 ordu.
Desnibela: 1.250m inguru beherantz eta 850m inguru gorantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez. Ibildide luzea.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
Oharra: Janaria motxilan eraman behar da. Mendian bazkalduko da.