Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

txartelak
Mendiriz Mendi elkarteak bazkideen
2025ko federazio-lizentzia izapidetzen du

Euskal Mendizale Federakundea (EMF) osatzen du klubak,
eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean dago bazkideen federazio-lizentzia izapidetzea.
Lizentzia-mota edozein dela ere, bazkide egiteko ondorengo urratsak egin behar dira:


1 - Jaitsi hemendik inprimakiaren pdf orria, edo eskatu elkartean.
2 - Zuzen bete, aukeratutako lizentzia-mota kontuan hartuta.
3 - Sartu kuota inprimakian zehaztutako banku-konturen batean.
4 - Eraman elkartera inprimaki osatua eta ordaindu izanaren agiria;
     bestela, helarazi informazioa ondorengo inprimakia erabilita.
5 - Une horretatik aurrera bideratuko da zure federatu-txartela,
     eta 15 egunen buruan etor zaitezke elkartera haren bila.
     Ezin bazara bertara hurbildu, hala adierazi inprimakian,
     eta posta arruntez bidaliko dizugu.
6 - Txartela mugikorrean eraman nahi baduzu,
     “Euskal Mendizale Federazioa” aplikaziotik jaitsi dezakezu.

      Federazioaren inprimakiaFederazioaren inprimakia 2025

Bidali online zure federazio-fitxa

Formulario honen bidez, federazio-fitxa bidal diezagukezu zure datu guztiekin, baita ordainagiria ere.












(*) Nahitaezko eremua.