Pista- eta bide-sareak ibilbide ugari eskaintzen ditu.:: mendirizmendi.com
Ibilbidea | Zailtasuna | Luzera |
---|---|---|
Besabi-Marizulo | Txikia | 23 km |
Pozontarri-Pikoaga | Ertaina | 21,2 km |
Aparrain-Susperregi | Ertaina | 28,7 km |
Hernanin bide eta pista ugari daude mendiko bizikletaz gozatzeko oso aproposak. Gainera, elkarren arteko loturak egiteko aukerak biderkatu egiten du ibilbide-sarea.
Gune honetatik egingo diren proposamen guztiek Hernani dute abiapuntu eta helmuga. Batzuk zirkularrak izango dira, eta beste batzuk, berriz, linealak; baina bizikleta izango dute garraiobide bakarra. Ibilbideak zailtasunaren eta eskatzen duten ahaleginaren arabera sailkatuko dira.
Baxua: ez du gaitasun tekniko berezirik eskatzen, baina, bai, nolabaiteko esfortzu fisikoa.
Ertaina: esfortzu handiagoa eskatzeaz gain, bizikletaren gutxieneko maneiua behar da.
Handia: ibilbide gogorra distantzia edota desnibelagatik; zoruak txirrindulariaren arreta ia etengabea eskatzen du.
Datu horrez gain, beste lagungarri batzuk ere eskainiko dira: ibilbidean metatutako distantzia eta desnibela; eta ibilbideen trackak deskargatzeko aukera, GPSaz baliatuz gero, orientazioa errazteko.
Atal hau zabaltzen lagundu nahi badiguzue, zuen irteerak proposa ditzakezue; horretarako, bidali admin@mendirizmendi.com e-postara: ibilbidearen deskribapen labur bat (euskara eta gazteleraz), zuen ustez dagokion zailtasuna zehaztuta; lau argazki, non atereak diren adierazita; eta tracka.
2025-04-21
2025-04-21
2025-04-02
Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua
2025-03-25
2025-03-09
Mutrikutik
Eibarrera
GR-121 ibilbidetik
2025-03-04
Aresotik
Gorritira
basoan zehar
2025-02-06
Info Meteo