Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Ibon de Vilamorta.

Ibon de Vilamorta.:: mendirizmendi.com

Faja de Racón (Ordesa) eta Aragüelles (Aneto-Maladetas)

mendirizmendi.com  | 19-06-2023

Lau eguneko irtenaldi zoragarria. Bi tokitan ibiliko gara. Ordesako Parke Naturalean eta Aneto-Maladetas inguruan. Anima zaitez!

Uztailak 22
Atsegindegitik irten eta Torla herrira hurbilduko gara. Bertan Lucien Briet aterpean lo egingo dugu.

Uztailak 23
Turieto bidetik Ordesako zelaietara igoko gara. Igoeran Tamborrotera, Molinietos eta Abetos ur-jauzi ikusgarrien albotik pasatzen da. Zelaitik Faja de Racón-era igotzen duen bidea hartu behar da. Hemen burutzen da ibilbideko desnibel handiena. Ordesako pareta erraldoietara iristerakoan bideak hormen oinarriari jarraitzen dio. Bertatik, Gallinero hormaren azpitik pasa ondoren, Cotatuero ur-jauzira hurbilduko gara eta bertatik Ordesako zelaietara. Bertatik Torlara itzuliko gara eta Benasque bailaran dagoen El Run aterpera bidaiatuko dugu. Bertan egingo ditugu 23 eta 24eko gauak.

Uztailak 24
Aterpetik irten eta bailarako autobus berezi bat erabiliz Vallibiernako Coronas aterpera igoko gara. Bertan jaiotzen da Aragúelles gailurrera (3.044 m) igotzen den bidea. Igoera eta jaitsiera toki berdinetik egiten da. Gailurretik dauden bistak zoragarriak dira. Inguruko hirumilako nagusienak ikusten dira.

Uztailak 25
Aterpea utzi eta Vado del Hospitalera hurbilduko gaitu autobusak. Bertan La Besurtara igotzen den autobusa hartuko dugu. Azken geltokitik ibones de Vilamorta-ra igoko gara. Bertatik Aigualluts-eko ur-jauzira eta sarbegira jaitsiko gara eta l´Escaleta sakanari jarraituz Col del Toro lepora eta bertan dagoen izen bereko aintzirara igoko gara.

Izena emateko
Irteera Uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean izango da.
Irteera lekua, larunbatean, Atsegindegi da eta irteera ordua 14:00 (Eguerdiko ordu bietan) izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Izena emateko epea uztailak 10ean irekiko da eta uztailak 20ean itxiko da. Izena emateko garaian 100 euro aurreratu beharko dira. Plaza mugatuak (25).

Nahitaezkoa da federazio-lizentzia izatea, pirinioetako aseguruarekin.

Datu interesgarriak
Uztailak 23
Luzeera: 20 km
Denbora: 7-8 ordu.
Desnibela: 1200 m inguruko desnibela gorantz eta beste horrenbeste behera.

Uztailak 24
Luzeera: 10 km
Denbora: 7 ordu.
Desnibela: 1100 m inguruko desnibela gorantz eta beste horrenbeste behera.

Uztailak 25
Luzeera: 14 km
Denbora: 5 ordu.
Desnibela: 500 m inguruko desnibela gorantz eta beste horrenbeste behera.

Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez. Faja de Racón ez da egokia bertigo asko duen jendearentzat.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

OHARRA: Aterpeetarako lo-zakua edota maindirea eta toalla eraman behar dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña