
Haroko lautada.:: mendirizmendi.com
Cruz de
Motrico
eta upategia
mendirizmendi.com | 16-04-2026
Ibilbidea hau elkartearen 80. urteurrena ospatzeko antolatu da. Ibilbidea burutu ondoren San Asension dagoen Bodegas Lecea upategira hurbilduko gara bazkaltzera eta urteurrena ospatzera.
Haro historia luzeko herria da, eta hirigune historikoak, bertan dauden eraikin zaharrekin, merezi du bisitatxo bat. Alde zaharrari La Herradura deitzen zaio abere-ferra baten antzeko forma duten kaleak baititu. Bertako pintxoak ere oso ezagunak dira.
Haroko Geltoki Auzoan ehun urtetik gorako upeltegien kontzentraziorik handiena dago. XIX. mendean, Frantziako mahastiek filoxeraren izurritea jasan zuten, eta Haro frantsesek zerbitzatu ezin zuten ardo guztia ekoizteko eskualde ezin hobea bihurtu zen. Horrela sortzen da upeltegien ekosistema berezi hori Haroko tren-geltokiaren inguruan. Gaur egun hiriko erakargarri turistiko nagusietako bat da.
Haro ezaguna da bere gastronomia eta ardoengatik, baina baditu beste hainbat gauza erakargarriak: kultura eta natura. Inguruko paisaiaren aniztasunak naturaz gozatzeko aukera ematen du.
Ibilbidearen deskribapena
Inguruko mendizaleentzako igoera klasikoenetako bat da Cruz de Motrico mendia.
Ibilbidea Villalba de Rioja herrian hasiko dugu. Eliza alboan jaiotzen den pista hartu eta ur-putzu batera igoko gara. Esperamalo errekari jarraituz Rabe gailurra inguratuko dugu Las Carcavas izeneko eremura iritsi arte. Hortik, gailurrean uzten gaituen azken igoerari ekin behar zaio. Cruz de Motrico gailurretik Haroko lautada aldera dauden bista ikusgarriak dira.
Jaitsiera beste bide batetik egingo da. Carcavas eremura jaitsi eta eskuinera egiten duen pistari jarraitu behar zaio. Pista horrek Balcón de la Rioja begiratokira hurbilduko gaitu. Atseden piska bat hartu ondoren, herrira jaistea soilik geratzen da itzuliari amaiera emateko.
Datu interesgarriak
Eguna: Apirilak 25
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 13 km
Denbora: 3-4 ordu inguru.
Desnibela: 500 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Bastoiak eramatea gomendatzen da.
Cruz de Motrico.:: mendirizmendi.com ::
17-05-2026
Pottoka bidea, Lapurdi eta Nafarroa artean
07-05-2026
Degurixa,
Gipuzkoako karstean
barrena
02-05-2026
Artikutza
ezagutzeko aukera
izango dugu
26-04-2026
06-04-2026
Ipuliño (925 m): Leitzaran haran gaineko mendia
23-02-2026
Gesalibarretik Leintz-Gatzagara GR-121 ibilbidetik
20-02-2026
Info Meteo
Info Links