Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Eskia.

Eskia.:: mendirizmendi.com

Mendiko eskia eta elur-erraketak Portaleten

mendirizmendi.com  | 2026-02-05

Urtero bezala, aurten ere eskiko irteerari ekingo diogu. Irteera asteburukoa izango da eta Portalet inguruetan egingo da.

Eskiko irteera asteburukoa izango da eta Portaleten izango da. Gaua Canfranc herriko Sargantana aterpean egingo dugu.

Bi egunetako asmoak:
Larunbata 21:
Mendiko eskiekin: Portalet-Somport
Erraketekin: Portaleteko ingurutan ibiliko gara.

Igandea 22:
Mendiko eskiekin: Arnous-eko ibilbide zirkularra.
Erraketekin: Monjes-eko lepora.

Meteorologia eta arriskuaren arabera aldaketak egon daitezke ibilbide horietan.

IRTEERA
Egunak: Otsailak 21 eta 22
Irteera ordua: Goizeko 6:00tan.
Tokia: Atsegindegi.
Prezioak: 85 euro bazkideak eta 100 euro bazkide ez direnak. Izena ematerakoan 30 euro aurreratu behar dira.

OHARRAK
Prezioan bidaia (autobusa) eta aterpean pentsio erdia sartzen dira. Materialaren alokairua, forfaita edota janaria norbanakoaren esku geratzen da.
Albergean ez dago maidirerik, baina mantak bai. Maindire-zakua edo lo-zakua eraman behar da.
Arva, zunda eta pala dituenak, hobe eramaten baditu.