
Zelatun.:: mendirizmendi.com
Oporrak pasata, Hernioko
erromerira irteera gaztetxoekin
mendirizmendi.com | 2026-09-10
Urtero egiten ohi dugun bezala aurten ere Euskal Herriko tradizio zaharrei eutsiko diegu eta Hernioko erromerira irteera antolatu dugu gaztetxoentzat. Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko soroetara jaitsi eta bertako giro apartaz gozatzeko aukera izango da.
Hernanitik irten eta Bidaniako mendatera hurbilduko gara. Autobusak uzten gaituen lekutik mantxo-mantxo gora egingo da. Igoera lasai hartuz, Hernioaren atzeko aldetik, gailurrera igoko gara. Urtero bezala, nahi duenak, gailurrera iritsi baino lehenago aukera izango du burdinezko eraztunak gorputzetik pasa arazteko. Usadioak dioenez ona omen da artritis eta hezurretako. Ez da gure gaztetxoen kasua, baina esan ohi denez, badaezpada.
Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko txaboletara jaitsiko gara eta tarte luze batez inguruan sortzen den giro apartaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren autobusera jaitsi eta herrira bueltatuko gara eguerdi ingurura (irteera egun erdikoa da).
Izena emateko
Irteera irailak 20ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 18an amaituko da.
2026-10-20
Mendizale astea azaroak
2tik 6ra bitartean izango da
2026-10-04
Leintz-Gatzagatik
Arantzazura
GR-121 ibilbidetik
2026-09-24
2026-08-18
Oporren ondoren
Udalaitzera (1120 m) igoko gara
2026-06-29
Uztailean Pirinioetara: Musales-Respomuso-Arremoulit
2026-06-07
Getariako Azkizu auzotik Zarautzeraino joango gara
2026-05-17
Info Meteo