Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Mendizale astea 2026

Mendizale astea.

Mendizale astea.:: Mendiriz Mendi

Mendizale astea azaroak
2tik 6ra bitartean izango da

mendirizmendi.com  | 2026-10-20

Urtero egiten dugun bezala, aurten ere, aipatutako egunetan, Mendizale astea ospatuko dugu. Proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu.

EGITARAUA

AZAROAREN 2a, astelehena (Eus)
"LESOTHO, AFRIKAKO "MENDIETAKO ERRESUMA", BIZIKLETAZAfrikako” Igone Mariezkurrena
2024ko udazkenean txirrinda baino bidelagun hoberik ez zitzaidan bururatu, Afrika ezezagunean murgiltzeko.


AZAROAREN 3a, asteartea (Eus)
"HARRI, ORRI, ARKATZ” Club Vasco de Camping (CVC) Jon Herranz
Eskaladako krokisak ezagutaraztea helburu duen proiektu kolaboratiboa ezagutzeko aukera izango dugu. Proiektua hainbat eskalatzaile eta artisten begiradaren bidez garatzen ari da.


AZAROAREN 4a, asteazkena (Eus)
"ANTARTIKA: LIVINGSTON UHARTEA” Iñaki Zuza
Antartikako Base zientifiko batean mendi gidari batek burutzen duen lana ezagutzeko aukera egongo da.


AZAROAREN 5a, osteguna (Eus)
"HERNANIKO MENDIETAKO BUZOIEN HISTORIA IÑAXIO SANZen BEGIRADATIK” Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko buzoien historiaren hastapenA, eta pixkanaka Hernaniko buzoien bilakaera azalduko da hitzaldian zehar.


AZAROAREN 6a, ostirala (Eus)
Gaztetxoei zuzendutako saioa: 18:00etan irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera izango da eta, jarraian, dominak banatuko ditugu.
“XLVII. Argazki Lehiaketa” Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira.


OHARRA: proiekzio guztiak 19:30ean izango dira Biteri Kultur Etxean. Gaztetxoena toki berean, baina 18:00tan.



AZAROAK 15a, igandea. BAZKIDE EGUNA.
Mendi-irteera eta bazkaria.

Ibilbidea: Arantza bira
Luzera: 12 km
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan.
Desnibela: gorantz 610 m, beherantz 535 m.
Prezioa: 55 euro (bazkaria barne).