
Jaizkibel.:: mendirizmendi.com
Guadalupetik Lezora Jaizkibeldik barrena
mendirizmendi.com | 2025-09-29
Ibilaldi polita itsaso Kantabrikora begira.
Guadalupeko ermitatik abiatuko gara. Aldapa gogor samar bat igoko dugu hasieran. Talaia deritzan bide zoragarria jarraituz, Alleru gailurreraino (547 m) iritsiko gara. Bidean Karlisten garaiko dorreak ikusiko ditugu eta paraje ederrak: Bidasoako kostaldea, Irun, Hondarribia eta Hendaia, Aiako Harriak... mendia eta itsasoa elkarturik.
Jaizkibelgo antenetan hamaiketakoa egin eta beherako bidea hartuko dugu, Lezoraino.
Herrira iritsi baino lehen Sorotxoko "Lo Zuloak" ikusiko ditugu. 1939ko abuztuan frankismoaren presoak ekarri zituzten Lezora Jaizkibelgo errepidea erakitzera, esklabo gisa. Lanaldi luze eta nekagarrien ondoren, Sorotxo izeneko leku honetan hartzen zuten atseden, lurrean egindako zuloetan; zuloak adar eta adaxkez estaltzen zituztelarik hotzetik eta euritik babesteko. Egoera oso gogorrak jasan zituzten bertan, orain dela ez hainbeste urte.
Eguna: Urriak 12
Ordua: Goizeko 8:30etan
Tokia: Atsegindetik
IBILBIDEA
Luzera: 10 km
Denbora: 3 h
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2026-02-23
Gesalibarretik Leintz-Gatzagara GR-121 ibilbidetik
2026-02-20
Iritsi da urteroko
hitzordua: Zuhaitz Eguna
Saratsainen
2026-02-05
Mendiko eskia
eta elur-erraketak
Portaleten
0000-00-00
2026-01-05
“Hernani
ezagutuz”:
Usokori bira
2025-12-12
Urteko azken irteeran Urkabe (234 m) mendira igoko gara
2025-11-22
Info Meteo