Pasaia.:: mendirizmendi.com
Talaia bidea: Pasaia - Donostia
mendirizmendi.com | 2025-11-11
San Pedro eta Donostia itsaso bazterretik doan bidea ezagutuko dugu.
San Pedrotik gora, berehala hartzen dugu altuera, Uliara bidean. Ur-gazia etengabe gertu edukita, deigarriak dira bidean dauden akueduktuak: edateko ura Donostiara garraiatzeko ubide-sare zaharrak, nahiko ezezaguna izanagatik, bidaidearen interesa erakarriko du ziur. Sarearen pare bat zati zutik daude oraindik. Urari segika, Donostiako lehen ur-biltegiak izan zirenen eraikinera doa bidea, eta haien atzean, Zurriolako hondartza.
Donostiatik itzulia parte-hartzaileen kontura izango da
IRTEERA
Eguna: azaroak 23an
Ordua: 08:30tan
Tokia: Atsegindegin
IBILBIDEA
Luzera: 7,5 km
Denbora: 2.30-3 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.
2026-02-23
Gesalibarretik Leintz-Gatzagara GR-121 ibilbidetik
2026-02-20
Iritsi da urteroko
hitzordua: Zuhaitz Eguna
Saratsainen
2026-02-05
Mendiko eskia
eta elur-erraketak
Portaleten
0000-00-00
2026-01-05
“Hernani
ezagutuz”:
Usokori bira
2025-12-12
Urteko azken irteeran Urkabe (234 m) mendira igoko gara
2025-11-22
Info Meteo